2013/12/20

GAZTELUAK DISEINATZEN

2. mailakoak, Erdi Aroa lantzen aritu gara eta eskulanetan, talde bakoitzak bere gazteluaren diseinua egin ondoren, etxetik ekarritako materialekin gazteluak eraiki ditugu.
Begira, nolako politak! Erriberriko gaztelua bezain dotoreak, eraiki ditugu!

2013/12/18

Gure herria hobeto ezagutzeko liburua

LH 2ko ikasleak gure herria hobeto ezagutzeko asmotan, 5 lantaldetan banatu ginen eta lanari ekin genion. Lehenengo, etxetik informazioa ekarri genuen gelara. Gero, San Martin eta San Gregoriora irteerak egin genituen. Ondoren, taldekideen artean informazioa bateratu eta azkenik informatika gelan, txukun-txukun idatzi genuen. Begira nolako liburu polita osatu dugun!

2013/12/02

SUKALDARIAK: PIZZA EGITEN

ORAINGO HONETAN 1GO MAILAKOAK SUKALDARIAK BIHURTU GARA. BESTE MODU BATEZ ERE, GAUZAK IKASTEN DITUGU. BEGIRA,BEGIRA,UUMMM! ZEIN GOXOA! .